XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NAFARROA BIHOTZEAN

Euskadiko Partidu Komunistak ez omen du Nafarroa sentitzen.

Hala zion Ajuriagerra jaunak prensa deklarapen batean, gure Partiduaren azken posizioren bat gomentatuz.

Zergatia, Nafarroako organizazioa Euskadiko Exekutibotik kanpo aurkitzen dela oraindik.

Gure Partiduak bere barneko gauzetan zer esan guztia eta bakarra duela erantzun behar, inoren injerentziarik onhartu gabe.

Baina hortik aparte, komenigarri izango litzake azkerketa sakon bat egitea Nafarroako gorabeheraz eta gai horretaz, partidu guztiak izan dituzten jarreretaz...

Azken urte hauetan, gure partiduak publikoki agertu duen hainbat postura, eta españolismoaz ikusiak izan direnak, Nafarroaz alegia, gaur izenpeturik ikusten ditugu Autonomiaurreko dokumentuetan, PNV heuren artean.

Eta beste aldetik, komenigarri izango litzake ikustea baita ere nazionalismotik etorritako zenbait posturak errazagotu edo eta gauzak zailago ipini duen Nafarroa beste hiru probintziekin batzerakoan.

Edo eta, beste era batera esanez, nork egin dion jokua Nafarroako UCDri, bere proposamendua Nafarroa Euskaditik urrundu eta Euskadiko autonomia desegin aurrera eramateko.

EAJ, Nafarroa hain bihotzean sentitzen badu, zergatik ez zen presentatu probintzia horretan Euskadi edo euskaldun izena aipaturik?

Unión Autonomista Navarra deritzan izenarekin presentatu zen hauteskundeetara.

Guk bihotzean dugu Nafarroa, baina batez ere buruan.